martes, 1 de febrero de 2022

RASPBERRY

Aste hauetan Raspberry Pi-rekin lanean aritu gara, Kodi deskargatu dugu, hainbat Add-ons probatu ditugu eta, azkenean, Add-on Alfa-rekin geratzea erabaki dugu. Bila genbiltzanerako egokiena iruditzen zitzaigun.



Zer da Raspberry PI?



Raspberry Pi mikroordenagailuzko plaka bat da, izenak berak dioen bezala, neurri txikikoa, eta erabilera asko eman dakizkioke, aurrerago ikusiko dugun bezala. Raspberry Pi 2012ko otsailean agertu zen, plaka horren proiektu nagusia hasi eta 6 urtera, eta 2012ko abuzturako 500.000 ale saldu zituzten. Lehenengo unitateak 256 MB ram eta 700 MHz-ko prozesadore bat zituen, 26 GPIO pinen konektore bereizgarria eta HDMI edo RCA bidezko bideo-irteera zituen, audiorako 3.5mm-ko konektore batez gain, lehen modeloak ez zuen ethernet porturik.


Zertarako balio du?



Raspberry Pi-k informatika mundu osora eramateko balio du, horrekin ordenagailu baten zeregin arruntenak egin ditzakezu, baina 35 $inguruko prezioan, Raspberry Pi batekin eta Raspbian sistemarekin Interneten nabigatu dezakezu, posta elektronikoa kontsultatu, bideoak erreproduzitu, berehalako mezularitzako aplikazioak erabili, eta abar.

1 comentario:

ADRIÁN ELGUEA

Beste lan batzuk